Oñatiko Udaltzaingorako eta epaitegirako sarrerak egokitu egin dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ots. 8a, 13:21

Udaltzaingora sartzeko arrapala txiki bat egin dute eta bake epaitegiak sarrera zuzena izango du. Lan horiek egiteko moztu egin dute egoitza bien pareko berdegunea.

Udaltzaingora eta bake epaitegira joateko sarrerak egokitu egin dituzte, irisgarritasuna aintzat hartuta. Udaltzaingora sartzeko, adibidez, arrapala txiki bat egin dute, eta epaitegira sartzeko berriz, paso zuzen bat zabaldu dute, lehengo bidetxoa mantentzeaz gain. Lan horiek egiteko, bi egoitza horien pareko berdegunea moztu dute. Azken aste hauetan hasi dira lanak egiten eta datozen egunetan bukatuko dituzte. Epaitegiko sarrera berria amaituta dago eta udaltzaingokoa egokitzeko azken orduko lanak baino ez dira gelditzen egiteko.

Osasun zentroaren eta Zubikoa kiroldegiaren irisgarritasun lanen barruan sartzen dira udaltzaingoaren eta bake epaitegiaren sarrera egokituak ere. Lan haiek 2012ko urrian hasi zituzten, eta Egaralur enpresari esleitu zion Udalak 91.500 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak