Lan kardiobaskularren inguruko tailerra eta 'fit bike'-aren erakustaldia gaur Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko otsailaren 8a

Zubikoak eskaintzen dituen zerbitzuak osatzeko, hainbat ikastaro osagarri antolatuko ditu udaleko kirol sailak urtean zehar. Horietako bi gaur, egubakoitza, bertan egingo dituzte Zubikoa kiroldegian. Lan kardiobaskularren inguruko tailerra 17:30ean hasiko da gimnasioan, eta fit bike-aren erakustaldia, 18:30ean fit bike-a egiten den gelan.

Bi ikastaroak ordubetekoak izango dira. Lan kardiobaskularren tailerrean gimnasiako aparatuak ondo erabiltzen erakutsiko dute eta fi bike-aren erakustaldian, ekintza kontrola landuko dute.

Ikastaro biak doan dira Zubikoako edozein kirol ikastaroetan daudenendako. Hala ere, gainerakoek ere badute aukera gaurko zerbitzuak jasotzeko. Oñatiko bazkide badira, 3 euro ordaindu beharko dute eta ez direnak, 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak