Pello Zabala: "Ez du elurrik egingo fundamentuz"

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 6a

Elurrak beste kuku bat egin digu gaur, eguaztena, baina horixe, kuku bat baino ez. Herrietara ez da ailegatu, ezta Elgetara edo Leintz Gatzagara ere; aldiz, elur bustia egin du Kurtzetan, eta arazo barik baina kontuz igaro behar izan dira bertatik gidariak. Elurrak Muru zuritu du apur bat, eta Arantzazu ere bai, nahiz eta urtu ere berehala egin den botatako elurra. Aurtengo neguan, leku garaienetara iritsi da elurra, ez horrela beheko txokoetara; koska falta zaio Pello Zabalaren esanetan, eta elur beldurrik ez dago.

Elurra egin, egiten du, baina ez da geratzen. Arantzazun, esaterako, atzo gauean elurra hasten zuen, baina goizeko zazpietan garbi zegoen. Handik gutxira hasi du atzera ere, baina ez du ezarri zorua hotz samar harrapatu duenera arte. Geruzatxoa osatu da, baina zentimetro t'erdi-bi zentimetrokoa baino ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak