Gipuzkoako tokiko erakundeen %18k argitaratu dituzte aurrekontuak GAOn

Leire Kortabarria 2013ko otsailaren 6a

Aurten, urtarrilaren 31ra arte, 15 udalek eta lau mankomunitatek argitaratu dute bere aurrekontuak onartu direla; tartean, Oñatiko Udalak (iaz, epe berean, 18 udalek eta lau mankomunitatek). Gipuzkoako %18 da hori.

2012ko aurrekontuei dagokienez, 2013ko urtarrilaren 31ra arte, 85 udalek eta 20 mankomunitatek zeuzkaten aurrekontuok argitaratuta (aurreko urteko epe berean, 84 udalek eta 22 mankomunitatek).

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

2013ko aurrekontuei dagokienez, udal batek (Aiakoak) eta mankomunitate batek (Tolosako Hiltegi Mankomunatuak) argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2013-01-01 baino lehen.

Oñatiko Udalak urtarrilaren 18an argitaratu zituen bere aurrekontu onartuak. 2012ko aurrekontuei dagokienez, honako datetan argitaratu zuten bailarako udalek aurrekontuak onartu zituztela: apirilaren 13an, Antzuolak; martxoaren 22an, Aretxabaletak; martxoaren 30ean, Elgetak; otsailaren 15ean, Eskoriatzak; urtarrilaren 18an, Oñatik; eta maiatzaren 11n, Bergarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak