Badatoz Oñatiko Aratusteak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko otsailaren 6a

Oñatirako propio antolatutako Inauteriko Dantzak 2013 ikuskizuna izango da, duda barik, aurtengo Aratusteetako hitzordu garrantzitsuenetakoa. Zapatuan, egun osoz ibiliko dira kalez kale dantzan. Antzerkia, pailazoak, txokolatada, txorimaloak edo erromeria ere Aratusteetako egitarauan daude.

Huts antzerki taldearen eskutik, Publikoari Gorroto izeneko antzezlana eskainiko dute hilaren 17an Santa Ana antzokian, 19:30ean. Sarrerak, dagoeneko salgai daude barrabarra atarian.

Horren aurretik, baina, beste makina bat ekitaldi daude aurtengo Aratusteetako egitarauan:

  • Otsailak 8, egubakoitza: Disko festa gaztelekuan DJ OIhan Vegarekin. Sarrera doan
  • Otsaiak 9, zapatua: Iñauteri Dantzak 2013 egun osoan kalez kale. 11:30ean abiatuko dira Olakua auzotik, eta 17:30ean, kiroldegitik. Ekitaldia Foruen plazan bukatuko da 20:00tan
  • Otsailak 10, domeka: Oñatiko Musika Bandaren kontzertua Santa Anan, 11:00tan. 18:30ean, Luzaideko Iñauteriak Oñatz dantza taldearen eskutik. Kalejiran, Aita Madina taldeko txistulariak eta Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoi eta purkusioko ikasleekin.
  • Otsailak 12, martitzena: 17:00tan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik, Natura Gara ikuskizuna, gaztelekuan. Doan. 18:00tan, txokolatada solidarioa Foruen plazan Oñatiko ELizbarrutiko misiko taldeak antolatuta, eta 18:00tatik 21:30era, erromeria Alaiki taldearekin. Txorimaloak ere bai kaleetan zehar.

Udaleko kultura sailak antolatutako hitzorduez gain, badaude beste batzuk ere, adibidez, ikastetxeenak. Txantxiku Ikastolak, adibidez, egubakoitzean ospatuko ditu Aratusteak eta Elkar Hezik eta Urgainek, martitzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak