Euskararen gaineko asmo nagusiak aurkeztuko ditu Oñatiko Udalak eguenean

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 4a

Oñatiko Euskara Biziberritzkeo Plan Nagusiaren aurkezpen-ekitaldia egingo da datorren eguenean, Oñatiko udaletxeko Pleno Aretoan. Ekitaldia irekia izango da, eta bertaratzen denak "aukera paregabea izango du ezagutzeko zer egingo den datozen urteetan Oñatin euskararen alorrean" adierazi dute Oñatiko Udaleko Euskara Batzordetik.

Ekitaldia, esan bezala, eguenean izango da, 19:00etan hasita, udaletxean. Antolatzaileek adierazi dutenez aurkezpen laburra izango da. Helburuak eta ildo nagusiak aurkeztuko dituzte; era berean, planaren diseinuan parte hartu dutenen iritziak entzuteko aukera izango da eta, amaieran, kantu-saioa, Joxe Mari Anduaga abeslariarekin. Ostean, luntxa.

"Euskararen aldeko subjektu aktibo"

Oñatin, "esparru guztietan, euskara gehiago erabiltzea eta oñatiarrak euskararen aldeko subjektu aktibo" bihurtzea da planaren helburu nagusia. Hala, Oñatiko Udaleko Euskara Batzordearen ustez, plana eraginkorra izan dadin, orain arte bezala, "guztion inplikazioa eta parte hartzea beharrezkoa" izango da. Horregatik, aurkezpen-ekitaldi hau zerbaiten amaiera baino, "etapa berri baten hasiera" izatea nahi dute planaren arduradunek.

Bide batez, Oñatiko Udaleko Euskara batzordeak aukera hau baliatu nahi du eskerrak emateko orain arte bileretan parte hartu duten guztiei eta modu batean edo bestean plana osatzen lagundu duten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak