Herriko ikasleek ospatu dute Santa Ageda bezpera. Egunak eskatzen duen moduan, koplatan egi dute. Hauxe euren egitaraua:
- Txantxiku Ikastolan: LHko ikasleak kalera atera dira kantuan. Eguraldiagatik, ibilibide laburragoa egin dute, gurasoen konpainian: ikastolatik azokara, handik udaletxe azpira eta buelta ikastolara. Kontzejupean, Santa Agedari ez ezik, alkateari ere koplak kantatu dizkiote, hainbat eskari eginaz. Alkateak erantzun die eskaera horiek izango dutela erantzuna, nahiz eta koplatan ez izan.
- Elkar Hezin: LHko ikasleak eraikinean gelditu dira azkenean, ez dira kalera atera. Eraikineko gimnasioan elkartu dira koplak kantatzeko.
- Herri Eskolan: arratsaldean ospatuko dute Santa Ageda bezpera. Ume txikiek ez ezik, gainerako ikasleak Errekalde auzoan zehar egingo duten ibilbidean arituko dira kantuan. 15:00tan da hitzordua.