Natra Oñatiren 11. garaipena, bigarrenaren kantxan

Mireia Bikuña 2013ko otsailaren 3a

Oñatiarrek 54-64 irabazi zuten Easo Pastas Arruabarrenaren kontra, eta euren multzoko talde indartsuena dela erakutsi zuten. Orain, hiru garaipen eta puntu-aldea dituzte alde, eta igoera fasea jokatzeko txartela ondo bideratuta.

Eneko Blanco, oñatiarren entrenatzaileak, partidu geldoa planteatu zuen Donostian. Easok, azkar jokatzen du, kontraerasoan; eta puntu asko sartzen dituzte. Horri aurre egiteko, baloi jabetza luzea eta joko estatikoa egin zuen Natra Oñatik. 

Bigarren tartean apurtu zuten partidua oñatiarrek, 8-20ko partziala eginez. Baina, azkenekoan, sufritu egin zuten, donostiarrak hiru puntura gerturatu zirenean. Bost minutu geratzen ziren. Urdudi ipini ordez, lasai jokatu, eta hamarrera zabaldu zuten aldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak