13:30ak aldera bota du txingorra eta kaleak zuritu ditu. Goiz osoan zehar egin du euria nonnahi, baina oraingoz ez dago aparteko arazorik. hauxe da Euskalmeten iragarpena gaurko: "Zaparradak etengabeak izango dira kantauri isurialdean eta tarteka ekaitzak ere joko du, txingorrarekin. Hegoaldean prezipitazioa txikiagoa izango da, baina arratsaldetik aurrera elur-kota 500 metrora egongo da eta elur-zaparradak botatzeko aukera handia da".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.