Rock doinu gogorrak Gaztelekuan Sharon Stoner eta Eraso! taldeekin

Ander Monedero 2013ko ots. 2a, 14:09

Sharon Stoner eta Eraso! taldeen gogorrek bete egin zuten egubakoitz gauean Oñatiko Gaztelekuan. Kontzertuak ikusmina piztu zuen, izan ere, nahiz eta Gaztelekua ez bete, ohikoa baino jende gehiago izan zen.

Oholtza gainera igotzen lehenengoak Sharon Stoner izan ziren. Oñatiarrek etxean joten duten guztietan bezala, euren zale amorratuen aurrean ez zuten kale egin eta taldearen eta publikoaren artean elkar ulertu handia sortu zen. Oñatiarrek beraien hiru diskoetako abestiak jo zituzten, abesti berriak eta zaharrak tartekatuz, hori bai, Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak azken lanari errepaso handia egin zioten. Doinu gogor eta errepikakorrek eta taldeak oholtza gainean transmititzen duen indarrak publikoa bereganatu zuen eta behin publikoa poltsikoan zutela, emanaldia bukatzeko, besteak beste, taldearen klasikoak eta Deep Purple-en Pictures of Home abestiaren bertsioa egin zuten.

Egubakoitzean, Eraso! talde zarauztarra eraberrituta ikusteko aukera izan genuen, izan ere, Ez gara inoiz hilko lana kaleratu zutenetik, Sergiok, taldeko gitarra jole eta abeslariak gitarra alde batera utzi eta, orain, bakarrik abestu egiten baitu. Taldeak ikuskizun handia eskaini zuen, metal eta hardcore doinuak nahastuz eta zaleak poltsikoan sartu ostean, Bizitza zein gogorra eta Erantzunik gabe klasikoekin bukatu zuten emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak