Udal Gobernu taldeak emandako datuen arabera 1.398 herritarrek parte hartu zuten lehen faseko batzarretan, eta ordezkatuta egon diren bebarruak %87 izan dira. "Gobernu Taldetik oso balorazio positiboa egiten dugu parte-hartze prozesuko datuengatik, jasotako ekarpen pilagatik eta bileratan izandako eztabaida-giro baketsuagatik", adierazi dute.