Euskara mintzagai, Elkar Hezi ikastetxearekin

Mireia Bikuña 2013ko otsailaren 1a

Oñatiko ikastetxeak mahai-ingurua antolatu du hilaren 8rako: Peio Ospital, Alex Sardui eta Jon Maiak, euskara eta euskalgintza izango dute oinarri. Ekitaldia irekia da eta Santa Ana antzokian egingo dute 19:00etan.

 

Elkar Hezi ikastetxeak "euskararekiko eta euskal kulturarekiko dugun konpromisoarekin  jarraitzeko" helburuarekin, euskara oinarri izango duen mahai ingurua antolatu du. "Hirurek euskararen gainean paper garrantzitsua jokatu dute eta jokatzen dihardute, nork bere esparruan", esan dute Elkar Heziko ordezkariek.

 

Ekitaldi berean Euskara ixuketan sariak banatuko dituzte. Sari horiekin "gure inguruan, esparru ezberdinetan euskararen suspertze lanetan aritu diren eragileei, gure esker ona adierazi gura diegu", esan zuten. 11 sari banatuko dituzte, eta besteak beste, Natur Eskolak eta Euskaltegiak egindako lana aitortuko dute.

Urrezko bikain ziurtagiria 

"Gure ikastetxeak, euskal kulturan eragile izatea du helburu nagusietako bat, eta urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu izanak, hau frogatzen du", esan zuten aurkezpenean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak