Iraila inguruan hasi ziren udaletxeko sarrera nagusia margotzeko lanak. Lehen fasean, sarrera bera eta eskailera nagusiak margotu zituzten. Aste honetan berriz sarrerako eskailera-lauzak eta arkua margotuko dituzte, eta gero kupula margotuko dute.
Pinturas Aranburu enpresa ari da udaletxeko sarrerako eskailera lauzak eta arkuak margotzen. Udalak onartu duen aurrekontua berriz, 706 euro gehi BEZa da.