Gorakada antzerki taldearen, joan den astean estreinatu den Munduari itzulia antzezlanera joateko eta Gartxot filma ikusteko gonbidapena luzatu gura die herritarrei Elkar Hezi ikastetxeak.

Munduari itzulia antzezlanarekin, munduari bira emango dio ikusleak 60 minututan. Horretarako, musika eta antzerki-baliabideak erabiliko dituzte Fogg pertsonaiak bisitatu zituen herrialde exotikoak ezagutzeko. Hori egiteko, aktore musikariak eta txotxongiloak egongo dira Santa Anako oholtza gainean. Maletak ere ikusiko dira, trenez, itsasontziz, elefante gainean edota diligentziaz bidaiatu ahal izateko.
Antzezlana zapatuan da, 17:00tan, Santa Ana antzokian, doan, eta hiru eta 11 urte arteko ume eta gurasoendako da.
'Gartxot' berbagai
Otsailaren 5erako, berriz, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendutako Gartxot filmaren emanaldia antolatu dute zinema aretoan. Emanaldiaren ostean, gainera, aukera egongo da zuzendari artistikoarekin, Mikel Louvellirekin, filmari buruz berba egiteko. Filma ikusiaz, historia landu dute Elkar Heziko ikasleek eta goizean Louvellinerkin egoteko aukera izango dute. Gartxot filma martitzenean botako dute, 19:30ean, zinema aretoan. Doan da.
