Aloña Mendik 1-0 irabazi dio Ondarroako Aurrerari

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko urtarrilaren 27a

Aloñak eta Aurrerak partidu borrokatua jokatu dute gaur arratsaldean Azkoagainen. Aginagalde, Etxeberria, Olalde, Ruiz, Garmendia, Bikuña, Uribetxeberria, Irizar, Zubia, Moreno eta Juaristi izan da oñatiarren hamaikakoa.

Lehenengo minutuetan Aurrerak hainbat aukera izan zituen; adibidez, Juaristik zelai erdian galdutako baloia Aurrerako aurrelariek aprobetxatu zuten. Jaurtiketa, baina, atezainak geratu zuen. 32. minutuan, Uribetxeberriak izan zuen aukera: haren jaurtiketa, baina, gurutzatuta kanpora joan zen.

Bigarren zatian gola

Aldaketa barik hasi zuten bigarren zatia bi taldeek. Korner baten ondoren, Aloñako Irizarrek aukera ona izan zuen baloia sareetan sartzeko baina buruz jaurtitako baloia kanpora joan zen. 58. minutuan, Ruizek baloia lapurtu zuen zela erdian, Uribeetxeberriari pasea egin eta honek Garmendiari utzi zion baloia. Gola egiteko aukera polita izan zuten oñatiarrek jokaldi horretan. Zubiak berak ere hanketan izan zuen gola: korner baten ondoren, area kanpotik jaurti zuen baloia kanpora. Bigarren zatia aurrera joan ahala Aloñak bere lekua hartu zuen zelaian.
Gola 64. minutuan egin zuen Aloñak. Aurrerako defentsak Irizarri area barruan falta egin zion: Garmendiak hartu zuen baloia sareetan sartzeko ardura. Behin norgehiagoka bideratuta zutela Andoni Azkargortak hainbat aldaketa egin zituen taldean. Lizarra eta Irizar zelairatu zituen Azkargortak.

70. minutuan Aurrerako Gartzia atezainak baloia area kanpoan eskuarekin ukitu zuen eta horregatik egotzi egin zuten. Azkeneko minutuetan gogor borrokatu behar izan zuen Aloñak garaipena lortzeko.

Iñigo Martinez Oñatin

Bitxikeria izan da Iñigo Martinez Realeko jokalaria Azkoagainen izan dela bere herriko taldea ikusten. Umeak hurbildu zaizkio argazkiak atera eta autografoak eskatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak