Lehenengo laurdena 18-16 atzetik amaitu zuten oñatiarrek baina bigarren laurdenean 10-22ko partziala eginda 28-38 aurretik joan ziren atsedenaldira oñatiarrak.
Hirugarren laurdena
Oñatiarrek gogor egin zuten lan aurkariak partiduan sar ez zitezen. 16 puntu goitik jarri ziren oñatiarrak, baina gero ahulaldia izan zuten eta Pas Pielagos 8 puntura hurbildu zen. Hirugarren laurdenean 13 puntuko aldearekin amaitu zuten oñatiarrek.
Azkeneko laurdenean Pas Pielagos taldeak jokalari gazteak kantxaratu zituen eta horri esker gehiago estutu eta lau puntura jarri ziren. Aloñak, azkeneko momentuan lehia galtzearen presiotik irten, eta Joxeanen barruko jokoa aprobetxatuta 9 puntu goitik jartzea lortu zuen. Atzokoan, Ander Gartziak 28 puntu egin zituen.
Easoren aurka
Datorren astean sailkapenean bigarrena den Easoren aurka jokatu dute oñatiarrek. Partidua irabaziz gero hiru partidura jarriko dira oñatiarrak.