Zabarte eta Usandizaga presoei 'Parot doktrina' aplikatu diete

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 25a

Jesus Mari Zabarte Garratz arrasatearrari eta Xabin Usandizaga oñatiarrari Parot doktrina aplikatu diete. Zabartek, berez, aurtengo martxoaren 29an beharko luke kalean, baina espetxealdia luzatu diote 197/2006 sententzia aplikatuta. Usandizaga oñatiarrari ere luzatu diote espetxealdia.

Jesus Mari Zabarte arrasatearra ETAko historikoetako bat da, Argala eta Txomin Iturberen garaikoa. Gaur egun, Jaengo espetxean dago. 1984an atxilotu zuten bigarren aldiz, 38 urte zituela. Hortaz, 29 urte daroatza preso eta tarte horretan hainbat kartzelatan eduki dute, hara eta hona, sakabanatuta eta bakartuta. Parot doktrina aplikatuta, 2015era arte luzatu diote kartzela zigorra, aurtengo martxoan irtetekoa bazen ere.

Xabin Usandizaga oñatiarra, berriz, 1997an espetxeratu zuten, eta egun Jaenen dago baita ere. Irteera data finkatu aurretik aplikatu diote sententzia, eta oraindik ez daki noiz arte luzatuko dioten espetxealdia.

Etxeratek aditzera eman duenez, orain arte 91 presori aplikatu diote Parot doktrina deitzen diotena. Horietatik 71 kartzelan daude oraindik.

Naiz.info webguneak eman du honen berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak