Ipuinak nahastuko dituen pertsonaia dator domeka eguerdian gaztelekura

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 24a

Lau eta zorzi urte arteko umeendako antzezlana da; domekan, 12:30ean, gaztelekuan.

IpuinEzIpuin izeneko antzezlana ekarriko dute domeka eguerdian gaztelekura lau eta zortzi urte arteko umeendako. Ipotx Burumotz izeneko pertsonaia ipuin bat kontatzen hasiko da, baina ez kontatzeaz gain, beste hainbat ipuin nahastu egingo ditu. Hasier eta Amaiaren etxean gertatu da hori, eta jolasen eta antzerkien bidez, orden pixka bat jarriko dute.

Antzezlana domekan da, 12:30ean, gaztelekuan. Orain arte ez zen ohikoa ordu horretan antzerkia egotea gaztelekuan, baina hemendik aurrera normalagoa izango da, horren alde egin dute-eta gaztelekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak