Jose de Azpiazu musika eskolako bost gaztetxok parte hartuko dute otsailaren 23an eta 24an Andoaingo Bastero kulturgunean izango den VIII. piano jaialdian.
A kategorian, adibidez, (11 urte azpikoak) parte hartuko dutenak dira: Unai Agirre, Asier Berreteaga, Naroa Martirena eta Ange Maiztegi. Ainhoa Galdos da euren irakaslea. B kategorian, berriz, (11tik 14 urtera) Marta Igarzabalek hartuko du parte. Araceli Guridi da bere irakaslea.
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako gaztetxoek parte hartzen dute Andoiango piano jaialdian eta Oñatitik, zazpi urtez joan dira Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak. Bi modalitate egoten dira, bakarlariak eta lau eskutara. Oñatiko bost gaztexoek bakarlarien modalitatean parte hartuko dute aurten eta bakoitzak pieza bat joko du.
Oñatin eta Arrasaten ere bai
Andoaingo jaialdiaren aurretik, beste bi hitzordu ere badituzte Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek. Hilaren 30ean, esaterako, Arrasateko Amaia antzokian dute hitzordua, piano emanaldian, eta otsailaren 18an, Oñatiko Santa Anan, gitarrako ikasleekin batera.