Abestia eta bideoklipa sortu ditu Urgain Oñatiko eskola publikoak. Urgain Ikasbidaia izenburua dauka kantuak eta proiektuan parte hartu dute guraso, ikasle eta irakasleek. Iñigo Bian gurasoak sortu du abestia eta berak ekoiztu du bideoklipa ere.
Kantuarekin nahi izan dutena da Urgain izenaren jatorria islatzea eta ideia oinarritzen da errekan doazen hostoak moduan, ikasleek eskolan egiten duten heldutasunerako bidea.
Ilusioz egindako proiektua
Guraso elkartetik eta ikasle eta irakasleen partetik ilusio asko zegoela ikusten zuten eta lan asko egin arren, ilusioz aurrera egiteko indarra hartu zuten. Orain, ilusioaren fruituarekin pozik daude.
VII. Hamabostaldi kulturala
Gaur aurkeztu dituzte Urgaineko kantua eta bideoklipa eta aprobetxatu dute baita ere Zuazolako gunean egingo den VII. Hamabostaldi kulturala aurkezteko. Egitarauan gehien bat ikasleei zuzendutako ekimenak daude; tailerrak, pelikula emanaldiak edota antzerkia ingelesez, besteak beste. Baina bereziki gurasoei zuzendutako hitzaldi bat ere egongo da otsailaren 5ean arratsaldeko 18:00etan, Erosketa Berdea izenburukoa.