Metal eta folk-rock doinuek girotuko dute zapatu gaua Oñatiko gaztetxean

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 23a

Zapatuan, honetan Nekez eta McOnak taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzue Oñatiko gaztetxean, 22:00etan hasita. Nekez taldeak metal doinuak ekarriko 'Argiak Piztu!' diskoarekin. McOnak taldearekin aldiz, dantza egingo dugu folk doinuekin.

Nekez

Nekez, 2007. urte bukaeran sortu zen, Vortex, Kasu edo Arkada taldeetan ibilitako musikariekin. Garai berriko metala jorratzen dute, melodiko eta bizia. Inspirazioa euskal taldeetan bilatu dute: Ekon, Kauta edota Governors. Argiak Piztu! azken diskoarekin datoz Nekez taldekoak.

Mc Onak

Mc Onak taldea, berriz Leketiotik dator;  bere folk-rock doinuekin, Irlanda aldeko taberna giroa jarriko dute gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak