From The Jam taldearen zuzenekoa bertan behera

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 22a

Urtarrilaren 25ean, egubakoitzean, gaztelekuan From The Jam eta Plan B taldeek eman behar zuten zuzenekoa bertan behera geratu da. Bruce Foxton baxuari "tos ferina" deritzon gaitza diagnostikatu diote. Kutsakorra da eta medikuek bidaiatzea debekatu diote. Beraz, Espainia eta Australian eman beharreko birak bertan behera utzi dituzte. Behin sendatu ostean, taldeak kontzertua eskaintzeko nahia azaldu die antolakuntzakoei. Beraz, antolakuntzatik adierazi digute, ez dutela etsiko From The Jam Oñatin ikusi arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak