Iazko irailaren 15erako deitu zuten aurrena martxa. Baina orduan ere ez egitea erabaki zuten, AVT elkarteak ere martxa egitekoa baitzuen leku berera, egun eta ordu berean. Gainera, Oñatiko Herriraren ekintza debekatzeko eskatua zuen AVTk, eta Oñatitik egin beharreko bidaia bertan behera uztea erabaki zuten, "konfrontaziorako edozein aukera baztertzeko".
Parot doktrina kenduta, 2016ko urriaren 26an beteko du zigorra Plazaolak.