Horma zulatu eta lantegira sartu ziren lurra eta ura

Julen Iriondo 2013ko urt. 16a, 16:55

Aurreko egunetan botatako euriak ondorioak izan ditu erreka, bide, garaje eta abarretan, baina ez horietan bakarrik: Oñatiko Nemesio Zubia enpresan mendia behera etorri eta paretan zuloa eginda lantegiraino sartu ziren lurra eta ura. Kalte materialak izan dira; pertsonalik ez, zorionez. Astelehenetik martitzenerako gauen gertatu zen, 2:15 aldera jaso zuten abisua, alarmak salto egin zuela.

Hiru kamioikada zeramatzaten gaur –eguaztena– goizean, eta beste hainbeste gutxienez beharko omen dituzte. Eta ura ateratzen ere jarraitzen zuten, ponpekin.Lurrarekin batera mendiko urak batzen dituen hormigoizko kanala ere behera etorri zen eta honek egin zuen zuloa horman.

Lantegiko bost pabilioitatik lau hartu zituen urak, bulegoetara ere sartu zen, eta gailuak eta materiala, badaezpada, altueran izaten dituztelako ez da galera handiagorik izan. Baina kalteak bai, zuzenekoak eta zeharkakoak, langileak garbiketa lanetan ibili dira-eta atzotik.Fresagailua hondatuta hortaz, zorionez kalte pertsonalik ez da izan, ezbeharra gauez gertatu zelako eta inor lanean ez zegoelako. Baina Nemesio Zubian beldur dira beste hormaren bat ere ez ote den hautsiko, nahiz eta suhiltzaileen laguntzarekin horiek indartzen saiatu.

40 langile ditu Nemesio Zubia lantegiak, eta erabilera askotarako hodiak egiten dituzte. Ekoizpena martxan da berriz, dena dela hamabost bat egun beharko omen dituzte normaltasunera itzultzeko. Aseguru etxeekin harremanetan dira, eta baita Oñatiko Udalarekin ere. Udalak hasieratik agertu ei du egoerarekiko interesa. Hasierako lanak eginda, berriro horrelakorik ez gertatzeko mendi magalerako aktuazio orokorrago bat nahi lukete Nemesio Zubiakoek.

Lantegiaren egoera eta euriak sortutako arazoak konpontzeko lanak, argazkitan:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak