

Botatzen ari den euriaren ondorioz putzu handia sortu da Garay lantegi parean, Otadui Zuhaiztian. Aldamenetik aldapa behera datorren ura pilatu eta sortu da putzua. Udaltzaingotik esan digute beste zenbait ere badirela herrian, baina ari direla estolda zuloak libratzen eta hori egitean egoerak hobera egiten duela. Saihesbidean, Azkoagainera iritsi aurretxoan lurjauzia ere izan omen da, eta seinalizatu omen dute behar den bezala.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.