Berrezarri dute ur hornidura Olakua, San Lorentzo eta Ugarkalden

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 15a

Ur saneamenduan obrak egiten ari da Gipuzkoako Ur Zerbitzuak San Lorentzo auzoan eta aberia izan dute goizean. Horregatik, ura kendu egin behar izan dute Olakua, San Lorentzo eta Ugarkalde auzoetan; baina konpondu eta bueltatu da ura dagoeneko.

San Lorentzoko goikaldeko etxeek duten ur presioaren arazoa konpontzeko lanak hasi ditu Ur Zerbitzuak. Gaurko lanetan, hoditeria apurtu egin da eta aberia sortu. Arratsaldeko lehen orduan, baina, arazoa konponduta dago eta ur zerbitzua berrezarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak