Argia kenduko dute bihar hainbat auzotan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 18a

Errekalden, 08:00tatik 09:00tara kenduko dute, argiteria publikoan eta auzoko atari gehienetan. Garagaltzan, Zañartu auzoko 25. atarian, Urrexolako 1 eta 2 atarietan, eta hilerriko eta Urrutxuko argiteria publikoan, berriz, goiz osoan egongo da kenduta, 09:00tatik 13:00tara, hain zuzen ere.


Egubakoitzean, hilak 19, argia kenduko dute herriko hainbat kale eta auzotan; Errekalden, Garagaltzan, Zañartun eta Urrexolan, zehazki. Arrazoia da Errekalden, behe tentsioko koadro elektrikoaren instalzioa egin behar dutela, eta Urrutxun, 13,2 Kv-ko airetiko linearen lurperatzea eta transformazio zentro berri baten instalazioa egingo dutela.

  • Errekalden, 08:00tatik 09:00tara kenduko dute, argiteria publikoan eta auzoko atari hauetan: 1, 2, 3, 4, 5, 7, 8, 9, 11, 12, 13, 14, 18, 20, 22, 26, 28, 30, 35, 37, 39, 41, 43, 45, 47 eta 49.
  • Garagaltzan, Zañartu auzoko 25. atarian, Urrexolako 1 eta 2 atarietan, eta hilerriko eta Urrutxuko argiteria publikoan, berriz, goiz osoan egongo da kenduta, 09:00tatik 13:00tara, hain zuzen ere. Garagaltza auzoko atari hauetan: 6, 7, 8, 9, 10, 11, 13, 14, 15, 16, 26, 26A, 26B, 41, 43, 46 eta 47.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak