Dantza, ipuin, kantu eta irrien lagun talde handia

Jon Berezibar 2013ko urtarrilaren 14a

Irrien Lagunak Oñatiko Antixena gaztetxean izan ziren atzo, domeka, herriko txikien eta gurasoen pozerako. Izerdi nahikoa botata amaitu zuten arratsaldea: aretoa dantzaleku bihurtu eta geratu barik ibili ziren.

Abesti, ipuin eta jolas ezagunekin osatzen dute ikuskizuna Irrien Lagunak taldekoek, koreografia erraz eta jostagarriekin eta haurrei aspertzeko betarik eman gabe. Pirritx eta Porrotx pailazoek hasi eta bete betean asmatutako bide beretik dihardute hauek baina formatu txikian eta dantza eta kantuari pisu gehiago emanez, pertsonaia berriekin. Etxeko txikienek ez dute gehiago behar, bistan denez, eta guraso asko eta asko ere animatu zitzaizkien atzo dantza eta kantura. 

Antixena gaztetxea behintzat bete zen atzo iluntze busti eta hotzean eta ateak ireki eta bestelako bisitariei leku eginda gaztetxe berria ezagutzeko aukera izan zuten askok eta askok. Giroa behintzat bikaina izan zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak