Josean Larrañaga: "Orain arteko laguntzak ondo iritsi dira Malira, baina aurrerantzean gauzak konplikatu egingo diren susmoa dut"

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 14a

Oñatiko misio taldea Maliko San probintziako elizbarrutiarekin dago harremanetan eta hara bideratzen ditu laguntzak. "Duela hilabete iritsi zitzaien azken laguntza, 4x4 ibilgailu bat. Baina tropak gerturatzen ari direla esan digute, eta gauzak konplikatu egingo direla dirudi", adierazi du Josean Larrañaga parrokoak.

Burkina Fasorekin muga egiten duen San probintziara, Maliko hego-ekialdean, bidaltzen du laguntza Oñatiko misio taldeak. Hantxe ditu proiektuak. Hango elizbarrutiko lagunekin hitz egin du Josean Larrañaga parrokoak eta kontatu dio tropak gerturatzen ari direla, 150 kilometrotara daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak