Oñatiko odol-emaileen kopurua gora doa poliki poliki, ia hilabete guztietan ematen dute hiruzpalau herritarrek izena odol-emaile izateko. "Emaile berri izatea erabakitzen duten gehienak, gainera, gazteak dira, eta asko pozten gaitu horrek. Dena dela, emaile guztiekin gaude pozik. Fin fin etortzen dira hileroko odol ateratzera, eta eskerrak eman gura dizkiegu guztiei", adierazi du odol-emaileen elkarteko Pili Irazabalek.
Zortzi kide taldean
35 bat urte daramatza Irazabalek odol-emaileen taldean. Gogoan du ordua bizpahiru ateratze egiten zituztela urtean, eta egun ia hilean behin. Bost erizain eta mediku bat etortzen dira hilero ko ateratzera, eta ohiko azterketa egiten diete emaile guztiei. Herriko odol-emaileko lagunak, anteratzea antolatu, prestatzen lagundu eta osteko merienda prestatzen dute.
Datorren hileko ateratzea, otsailaren 15ean egingo dute. Hementxe duzue 2013ko odol ateratzeen egutegia