Punk mugimendua Kuban izeneko argazki erakusketa zabalduko dute gaur Antixena gaztetxean. Zapatuan, Punka Kuban izeneko dokumentala eskainiko dute, eta ondoren solasaldia egongo da egilearekin, Josu Truebarekin. Bihar, berriz, Ziztadak dokumentala botako dute gaztetxean bertan, 19:00tan. Desobedientzia zibiliari buruzko dokumentala da Ziztadak, eta gai horren inguruko hitzaldia ere antolatu dute biharko.