Atez ateko sistema bizilagunei azaltzeko bilerak hasiko dituzte gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 14a

Atarietako arduradunak daude, bereziki, deituta bilera horietara. Gaur, astelehena, Ugarkalde eta San Lorentzo auzoetako bizilagunendako izango da. 10:00tan edota 19:00tan, ETEOn.

Atez ateko hondakin sistema bilketaren inguruko informazio gehiago emateko, bilerak egingo dituzte herriko kale eta auzoetan. Bilketa puntuak zeintzuk izango diren edota bilketaren ordutegiari buruzko informazioa emateko izango dira bilera horiek eta atarietako arduradunak daude bereziki deituta.

  • Gaur, esaterako, Ugarkalde eta San Lorentzo auzoetako atarietako ordezkariekin egingo dute bilera ETEOn, 10:00tan eta 19:00tan.
  • Bihar, Olakuan bizi direnendako izango da, ordu eta toki berean
  • Etzi, Mendiko kale, Bakardadeko Ama eta San Anton kaleetan bizi direnendako. Bilera hori kultura etxean egingo dute ordutegi berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak