"Familia paradigma berria eraikitzen", hitzaldia bihar kultura etxean

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 14a

"XXI. mendean familia paradigma berria eraikitzen, Bert Heelingerren ikuspegiarekin", izeneko hitzaldia eskainiko du bihar Oripavi elkarteak, 18:00etan kultura etxean. "Programa hau familia sistemaren dinamikak ezagutzeko interesa duten guztiei zuzenduta dago: guraso, aiton-amona, zaintzaile, gizarte-hezitzaile, maisu-maistra zein irakasle", diote.

Familia paradigma berria eraikitzen

"Sistema familiarra aldatu egin da. Gaur egun familia ereduak anitzak dira eta gure harremanetan familian izan diren aldaketa hauek ez dira kontutan hartzen, eta kontziente izan gabe beste momentu historiko eta kontestuetako jokabide ereduak errepikatzen ditugu. Horretarako gure sustraietatik datorren guztia hartu eta gure generazio berriei, gure seme-alabei, tokatu zaien errealitate planetario anitz honetara zabaltasunez begiratzen ikastea ezinbesteko ikusten dugu.

Teknologia eta informazio aro honetan pertsonen formazioa eta berrikuntza proposatzen dugu, honako baloreak bultzatuz: berdintasuna, partaidetza, kolektibo berezien integrazioa, kulturartekotasuna eta komunitateko testuinguru desberdinetan bakea. Programaren ikuspegia Begirada Sistemikoan, fenomelogikoa eta generazio artekoan oinarrituta dago".

Oripavi (Bizitzarako Orientabidea)

Oripavi irabazi-asmorik gabeko elkarte bezala jaio zen 2009.urtean, gizarte-paradigma baten aldaketari erantzuteko asmoarekin. "Bizikidetza oinarriak eta sistemen arteko erlazioak begirada berri bat behar dute", diote. Ikuspegi sistemiko batekin, bizitzarako formazioa eta orientabidea eskaintzen dute, eta helburua dute komunitatea eta bere erlazioak osatzen dituzten pertsonen gizarte-profilean kalitate bat garatzea. Bizitza pertsonalean eta talde-bizitzan integrazioa, aniztasuna eta harmonia eusten duten balioak indartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak