Aloña Mendi Urnieta baino askoz gehiago izan zen (26-11)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 14a

Aloña Mendiko eskubaloi taldeko neskek garaipen erraza lortu zuten zapatuan Zubikoan (26-11). Markagailua kanpokoek estreinatu arren, etxekoak berehala egin ziren norgehiagokaren jabe: "Hasieratik gailendu ginen. Atsedenaldira 10-5 heldu ginen, baina bagenekien askoz hobeto egin genezakeela. Hala, bigarren zatian hobeto irten ginen eta aldea handiagotu genuen berehala", esan zigun Ainhoa Unamunok. 

Oñatiarrek bazekiten zapatukoa irabazteko partidua zela, "argi eta garbi". Izan ere, Urnieta oso talde ahula da Aloña Mendiren ondoan: "Alde handia dago bi taldeen artean", uste du Unamunok. Alde hori sailkapenean ere islatzen da; bi talde daude bereizita, Unamunoren arabera: "Hainbat partidu daude ziur dakigula irabaziko ditugula eta beste batzuk, berriz, galdu egingo ditugula". Kontuak kontu, Oñatiko taldea pozik egon daiteke urtea ondo hasi duelako.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak