Etxegarate gainetik GR-121 jarraituko dute, Gipuzkoari bira egiten den bidezidorrera. Lehenik Otzaurteko gainetik pasatuko dira, Aizkorri aldera sartzeko. San Adrianeko kobazulotik ere pasatuko dira erromatar galtzadatik. Urbiara bertara ailegatu aurretik Arantzazuko bidea hartuko dute.
Guztira, 21 km inguru izango dira, 1000m ko desnibelarekin. Bazkideak 9 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnak 12 euro bazkaria aparte.
Irteera: Goizeko 08:00etan Korreos parean.
Izena emateko epea: Urtarrilak 16rarte, Aloñako tabernan.
Bazkarirako plaza mugatuak daude: 35.