The Jam taldea 70. hamarkada bukaerako eta 80.hamarkada hasierako talderik garrantzitsuenetariko bat izan da punk, mod eta new wave mugimenduen barruan. 1977 eta 1982 urteetan zehar 7 disko luze argitaratu zituzten. Nork ez ditu gogoratzen In the city, This is the modern world, kantuak? Beraien musikak 60ko mod mugimendua –The Who, Small faces– biziberritu zuen, bai estetikoki baita musikalki ere. Taldea desegin eta gero, norberak bere bideari ekin zion. Baina, The Jam batzeko saiakerak egin eta gero, Bruce Foxton baxuak ekin dio From the Jam izenpean beraien abesti mitikoak zuzenean jotzeari: kontzertu zuzenak eta bortitzak, berriro eskainiz. Zuzenekoa, hilaren 25ean gaztelekuan izango da, 22:30ean hasita. Beraiekin batera Plan B punk-rock taldea arituko da. Denbora luze batez geldirik egon eta gero berriro agertokian ikusteko aukera izango da.
Sarrerak salgai
Sarrerak www.barrabarra.eu webgunean eta leihatilan egunean bertan lortu daitezke 10 euroren truke.