Aitor Urtzelai oñatiarra Eusko Jaurlaritzara

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 9a

Aitor Urtzelai Intza oñatiarra izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Estrategia eta Planifikazio zuzendari. Atzo, urtarrilak 8, izendatu zuten. Aitor Urtzelaik Arantza Tapiak gidatuko duen sailean jardungo du lanean. Arantza Tapia (Donostia, 1963) Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburua da.

Aitor Urtzelai Ekonomia eta Enpresen zuzendaritzan doktorea da Deustuko unibertsitatetik eta urteak daroatza MUko Enpresagintzako MIKen lanean. Izan ere, MIK (Mondragon Innovation & Knowledge) ikerketa eta berrikuntza zentroko zuzendari izana da oraintsu arte eta gaur egun bertan ziharduen ikerlari lanetan. Hainbat liburu idatziak diru ekonomiaren gainekoak. Alecopen eta Fagor Etxetresnetan ere lanean ibilia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak