Bilboko manifestazioarekin bat egin du Oñatiko Udal gobernuak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 8a

Horri lotuta, elkarretaratzea deitu du eguenerako, 19:00tan plazan. Bestalde, Oñatiko Herrirak autobusak antolatu ditu, manifestaziorako; Arrano eta Oñati tabernetan daude txartelak.

Abenduko osoko bilkuran urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egiten duen mozioa aurkeztu zuen Bilduk. Mozio horrek jasotzen zuen Espainiako Gobernuari eskaera presoen eta haien hurbilekoen eskubideak errespetatzea. Horrez gain, astebururo presoen senitarteko eta lagunek sufritzen duten arriskuari buruzko kezka eta egoera arintzeko egin daitekeen guztia egiteko konpromisoa ere jasotzen zuen. EAJk adierazi zuen bat egiten dutela horretan, baina ez "mobilizazio estrategiarekin", eta zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren.

Elkarretaratzea plazan

Mozioari lotuta, Josu Lizarralde zinegotziak aurreratu zuen datorren eguenean, urtarrilak 10, elkarretaratzea egingo dutela herriko plazan eta adierazpen instituzionala irakurriko duela han alkateak.

Autobusak

Bestalde, zapatuan Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Oñatiko Herrirak. Txartelak salgai daude Arrano eta Oñati tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak