Oñati hobeto ezagutzeko aitzakian gustura jolasean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urtarrilaren 6a

Ordu erdi eskas behar izan zuten Turismo bulegoak eta Txanda elkarteak zapatuan antolatutako "Oñati ezagutu jolasten" jinkanako parte-hartzaileek, herriaren gainean proposatutako frogak eta galderei erantzuteko. Laugarren edizio honetan, 7 eta 12 urtetako 44 lagun izan ziren,  jolasean, herriaz ikasten.

Txanda hitzaren esanahia asmatu; denden izenekin letra-zopa egin edo argazki zaharren interpretazioak egin behar izan zituzten, besteak beste, herriko kaleetan eta dendatan galdezka ibilita,  herria hobeto ezagutzeko helburuarekin. Herrian izan diren aldaketak ezagutaraztea gura izan zuten aurtengo edizioan.

Helburu nagusia ez zen arren, lehiaketa guztietan moduan, parte hartzaileen arteko lehia estua izan zen, horren erakusle 9 urteko bi taldeen artean, berdinketa izan zela. Antolatzaileek baina, guztientzako zituzten sariak: herriko dendetarako erosketa-txartelak; kobazuloetara sarrerak; goxokiak... Kamiseta zozketa ere egin zuten gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak