Askotariko doinuak Musika Bandaren Errege eguneko kontzertuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urtarrilaren 6a

Santa Ana antzokia lepo bete zen atzo, eguerdian, Oñatiko Musika Bandaren Errege eguneko kontzertuaz gozatzeko. Urteko kontzerturik jendetsuena izaten da;  herritarrendako eta musikariendako berezienetakoa. Inaxio Ibarrondok zuzendutako 60 lagunek osatutako taldearen  50 minutuko emanaldian, askotariko piezak jo zituzten: Gabon kantuak; La niña mimada operetaren aukeraketa bat eta La Mision filmaren soinu banda, esateko. 

Mocoroa eta Beobideren Olenzaro, Eguberriko Zortzikoaz hasi zuten emanaldia; horrez gainera, Gabon ukituko M.G. Bastidaren Navidades Blancas eta Arre Borriquito kantuak ere jo zituzten.  
Izan zen baina, oraingoan ere, Ennio Morriconerentzako lekua eta baita J. Texidorren Moriles Carbonell pasodoblearentzako ere. Emanaldia borobiltzeko ezin falta Vienan urtarrilaren 1ean egiten duten kontzertuko ikurretako bat den Straussen Radetzky martxa; Oñatiarrek ere aspaldiko ohitura dute entzuleak txaloka jartzen dituen pieza horrekin borobiltzeko urteko lehenengo kontzertua. 


Hurrengoa, Otsailaren10ean

Atzoko emanaldiarekin zabaldu zuen Udal Bandak Santa Anan egiten duten hileroko kontzertuen agenda. Hurrengoa, Inauteri domekan izango da., Otrtsailaren 10ean, hain justu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak