Errege bezperako Oñatiko bertso saioa urteroko hitzordu da duela urte askotik hona. Atzo, beste behin, Oñatiko bertso eskolak gonbidatuta bertsolari handi eta ezagunak izan ziren Oñatiko Zubikoa Kiroldegiko pilotalekuan: Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Julio Sotok, Amets Arzallusek, Aitor Mendiluzek eta Unai Iturriagak, umorea erabili zuten Mirari Sagarazazu gai jartzaileak ipinitako gaiak defendatzeko. Gaiak umorezkoak, bertsoak umorezkoak eta hala, une oso dibertigarriak bizi izan zituzten atzo oñatiarrek. Une politenetariko bat bizi izan zen, Andoni Egaña apaizaren paperean eta Unai Iturriaga eta Julio Soto ustez elizako poltsatik dirua lapurtu zuten bi kristauen paperean ipini zituztenean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.