Ginkana, errege kabalgata eta urteroko bertso saioa biharko hitzorduetan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 4a

'Oñati ezagutu jolasten' ginkanan 7-12 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal dute; errege kabalgata 17:30ean irtengo da plazatik; 22:30ean, puntako bertsolariak Zubikoako urteroko jaialdian.

Hiru hitzordu nagusi daude antolatuta biharko Oñatin:

  • 10:30ean: Oñati ezagutu jolasten ginkana. Turismo bulegoak eta Txandak antolatuta. Sariak 13:30ean banatuko dituzte turismo bulegoan.
  • 17:30ean: errege kabalgata. Plazatik abiatuko da, parrokia ondotik.
  • 22:30ean: urteroko bertso saioa Zubikoan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Julio Soto, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze. Gaiak Oñatiko bertso eskolak jarriko ditu. Sarrerak, leihatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak