Hainbat ikastaro eskainiko ditu hilabete honetan Oñatiko KZ guneak. Esaterako, eskainiko dituzte Google Apps aplikazioak (Gmail, Google Maps eta Earth, Google Calendar, Google Traductor, Google Docs, Noalgo Google Liburuak) erabiltzen ikasteko ikastaroak; internet erabili ahal izateko beharrezko diren oinarrizko ezagutzen gaineko ikastaroa , Sare Sozialen gaineko beste bat ere bai, Software libreen gaineko bat eta azkenik IT txartela izeneko ikastaroa ere bai. Horien guztien gainean, ordutegien eta abarren gainean informazio gehiago eskuratu ahalko duzue 943 02 36 72 telefonoan eta www.kzgunea.net atarian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.