Talde gasteiztarrak Elkar estudioan grabatu du disko berria. 20 abestitik gora ditu diskoak, eta bi CDs osautua dago. Jean Phocas soinu teknikaria aritu da soinu mahaian, eta diskoan kolaborazio ugari izan dituzte: Tonino Carotone, Gari, Pirritx eta Porrotx, Iñigo Muguruza, Mikel Urdangarin, Kutxi (Marea), Francis (Doctor Deseo), Juan (S.A), El Drogas, Xabi (Obrint Pas) eta Virginia De La Casa. Oñatin eskainiko duten emanaldian entzun ahalko dira horietako kantu batzuk, bai eta taldearen musika ibilbideko kantu ezagunak jo ere.
Emanaldia Zoom talde durangarrak irekiko du.