Pake Leku parean bi pibote jarri dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 2a

Gazteleku pareko adokinak konpontzearekin batera jarri dituzte bi pibote Pake Leku parean errepidea mozteko eta erdiguneko piboteen tratamendu berdina edukiko dute: astelehenetik zapatura zabalik 08:00etatik 12:00etara, bakarrik zamalanak egiteko. Bestalde, aldaketa horien ondorioz, taxi geltokiak toki berria du.

Foruen enparantzan egindako aldaketen ondorioz, bertako taxi geltokia kendu egin dute; Parrokia parean, Unibertsitate Etorbidean, dago orain taxi geltoki berria.

Taxi geltokiko telefonoa hauxe da: 943 78 03 65

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak