Gaizka Romero oñatiarra, bigarren Amurrion

Julen Iriondo 2012ko abenduaren 28a

Gaizka Romero oñatiarrak bigarren egin du Amurrioko Herri Lasterketaren lehenengo edizioan. Romero Gotzon Solaegi irabazlearengandik sei segundora helmugaratu zen, zazpi kilometroko lasterketan 23:09 denbora eginda. Oñatiko San Silbestrean aurrealdean ibiltzeko hautagaietako bat da Romero; horixe prestatzen ibili da azkenaldian. Eskoriatzan ere egingo da San Silbestre lasterketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak