Kimu loradendak irabazi du erakusleiho lehiaketa, Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko abenduaren 22a

Oñatiko erakusleiho lehiaketan bigarren gelditu da Barue interiorismo denda, hirugarren Sesiñena ile-apaindegia, laugarren Amalur belar denda eta bosgarren Kukumiku jantzi denda. Sari berezia Maibi dendak eskuratu du eta publikoaren saria lehiaketan lehenengo gelditu den Kimu loradendak jaso du.

Antolatzaileak oso pozik daude aurten erakusleiho lehiaketan izan duen harrerarekin. Oñatiko 41 dendak hartu dute parte, iaz baino hiru denda gehiagok, eta bide horretan jarraitzea espero dutela esan dute antolatzaileek. Izan ere, euren hitzetan horrelako lehiaketek "bizitasuna eta intriga" ematen diote herriari.

Udalak 4.500 euro banatu ditu saritan: Kimuk, 1.500 euro jaso ditu; Baruek, 1.000 euro; Sesiñenak 500; Amalurrek 300 eta Kukumikuk , 200. Gainera, 500 euro jasoko ditu urtean zehar erakusleiho aldaketa gehien egin dituen Maibi komertzioak.

Publikoaren saria

Aurten herritarrek 539 boto eman dituzte, iaz baino 100 boto inguru gehiago, antolatzaileen hitzetan. Eta Kimu loradendak jaso du sari hori ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak