Kirola, antzerkia, ur jolasak, musika ... Gabon oporretarako

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 24a

Eguenean, 'Antzinako animalien artean' jarduera egingo dute Arrikrutzen, 3-8 urteko umeendako.

Oñatira ere etorriko da gaur Olentzero; 17:30ean helduko da Otadui zuhaiztira eta handik Foruen plazako bidea hartuko du, gero, herriko etxe guztietara heltzeko. Olentzeroz gain, baina, bestelako hitzorduak ere badira gaurtik utarrilaren 6ra arte.

Kirol hitzorduen artean, esaterako, Debarroko eskola mailako eskupilota txapelketa jokatuko dute aste honetan Larrañan. Hilaren 28an eta 29an, berriz, futbito txapelketa egongo da Zubikoan Herrirak antolatuta, eta 30an, koadrilen arteko saskibaloi txapelketa Aloña Mendiren eskutik. Urtarrilaren 2an eta 3an, berriz, ur jolasak egongo dira umeendako igerilekuan, eta 3an eta 4an, umeendako parkea kiroldegian. Herriko musika talde ezberdinek hainbat kontzertu eta kanta emanaldi ere eskainiko dituzte Gabonetako oporretan; gaur iluntzean, esaterako, musika bandak Gabon kantak joko ditu Foruen plazan.

Tobera, 28an
Debagoiena eta Oñatiren arteko epaiketa satirikoa, Tobera izeneko herri antzerkia, iñuzente egunean izango da, 19:30ean Zubikoako pilotalekuan. Eta urtarrilaren 5ean, urteroko bertso saioa egongo da toki berean, gauean, 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak