Eguraldi atsegina lagun, ez ziren gutxi izan astelehenean Arantzazun Olentzerorekin kantuan ibili ziren haur, gazte eta helduak. Joseba Etxeberriak eta Pello Zabalak gidatuta, ohiko Gabonetako kantuak izan ziren protagonista, baita, hamalaugarren urtez, urteak eman duena errepasatzen duen habanera eguneratua ere. Auzoko tabernetan gainera, kantuan aritu izanak izan zuen ordainik, hala nola gozokiak, txistorra eta baita txanpaina ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.