Egoitz Aizpuru 'Pikategi' abokatuak defendatuko du Oñati abenduaren 28an

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 20a

Debagoieneko gainerako herriek Oñatiren aurka dituzten salaketen aurrean, Egoitz Aizpuru Pikategik bere burua eskeini du Oñati defendatzeko abenduaren 28ko epaiketan, Toberan. Ez ohiko bilkura egin zuen atzo osoko bereziak, eta hantxe hartu zuten erabakia.

Herriko 16 eragileetako ordezkariek eta ez ohiko alkateak osatu zuten atzo ez ohiko osoko bilkura berezia. Gai bakarra zuten mahai gainean: Debagoieneko gaierako herriek Oñatiren aurka dituzte akusazioen aurrean, abenduaren 28an egingo den epaiketan, Toberan, Oñati defendatuko duen abokatua izendatzea.

Egoitz Aipuru Pikategi abokatuak bere burua eskaini zuen Oñatiren defentsa egiteko, baina, horretarako herri eragileen babesa eskatu zuen atzoko osokoan. Aho bateko babesa jaso zuen.

Bozketa egin ostean, ez ohiko alkateak herritar denak gonbidatu zituen abenduaren 28an, egubakoitza, Zubikoako frontoian egingo den epaiketara joateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak